Menua

Iberdrolaren integrazioarekin, METAPOSTAk bere hedapena hasten du Euskaditik kanpo

2011ko ekainak 30

Bernabé Unda Indrustria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sailburuaren gidaritzapean antolatu den sinadura-ekitaldian, Aitor Mosok, Iberdrolako zuzendari komertziala dena, Iberdrola METAPOSTArekin bat egiteko hitzarmena sinatu du eguerdian. METAPOSTAko ordezkari, Xabier Sabalza METAPOSTAko presidenteordeak izenpetu du ituna. Iberdrolaren integrazioarekin, METAPOSTA Espainia osora hedatzeko urrats nabarmenena ematen du.

Hemendik aurrera, Espainian Iberdrolako bezero diren 11,5 milioi pertsonek, zeinetatik 1,2 milioik Euskadikoak direnak, haien fakturak METAPOSTA postontzi elektronikoan jaso dezakete, METAPOSTAn Iberdrola igorle bezala era errazean aukeratu ostean.

Iberdrolaren integrazioa METAPOSTAn, ingurumenaren babesaren eta garapen iraunkorraren aldeko apustuan urrats bat gehiago ekartzen du, Iberdrolak 2010ean energia berriztagarrietan egindako 3.000 euro milioietako inbertsiora batzen den gertaera. Gainera, Iberdrolak ekoizpen-marka historikoa lortu du aurreko urtean orduko 25.405 kilowatt (kWh) milioi sortuz bere instalazio berriztagarrietan, isurketarik gabeko produkzioa %48koa izatea eragin duena, emisioen kWh-ekiko 256 CO2 g-ko batez bestekoarekin, Europar Batasuneko maila baxuenetako bat, 412 gr/kWh-ko batez bestekoa duena.
Iberdrolak, METAPOSTArekin loturik dago honen jatorritik, otsaileko 16an egindako aurkezpenean proiektua babesten zuten 18 entitate igorleetako bat izanez, ekimenak eremu ezberdinetan informazio gizarteari emango dion bultzakadaren alde eginez.

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera artatzen zaitugu, 9etatik 19etara. Honako kanal hauen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan: