Menua

METAPOSTA zure mugikorrean ere

2011ko urriak 14

METAPOSTAko postontzira heltzen diren dokumentuak orain iPhone edo Android mugikorretan ere kontsultatu daitezke. Bi plataforma hauentzako aplikazioak haien web gunetik jaitsi daitezke jada: App Store eta Android Market. METAPOSTAk, laster Blackberry eta Java mugikorrentzako bertsioak jarriko ditu erabiltzaileen esku.

Aplikazio honekin, erabiltzaileak ez du ordenagailu bat beharko bere entitateak bidaltzen dizkien komunikazioak kontsultatzeko; edo dokumentu gordailuan dituen dokumentuak eskuragai izateko, esaterako, bere NANa edo Pasaportea.

Aplikazioa doanekoa eta oso erraza da. Erabiltzaileari errazten dio edozein lekutik eta edozein momentuan dokumentu pertsonalak kontsultatu ahal izatea, mugarik gabe. METAPOSTAren lehendabiziko bertsio honek login segurua ziurtatzen du. Aplikazio beratik, METAPOSTAren blog, twitter eta facebook kanaletara sarrera izango du erabiltzaileak; eta postontzian sartzean, dokumentu gordailu elektronikoan jasotako eta igotako dokumentuak ikusi ahal izango ditu.

Azaroan plazaratuko den bigarren bertsio batean, METAPOSTAko erabiltzaileak bere mugikorretik dokumentuak ezabatu, beste erabiltzaileekin konpartitu, karpetetan gorde eta bilatu ahal izango ditu behar duen momentuan.

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera artatzen zaitugu, 9etatik 19etara. Honako kanal hauen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan: