Menua

METAPOSTAren Pack Pyme aplikazioa finalista Fundetec sarietan

2012ko urtarrilak 27

METAPOSTAren "Pack Pyme" aplikazioa aukeratu dute Fundetec 2011 sarien finalisten artean, konkretuki Pyme, Mikroenpresa eta Autonomoei zuzendutako irabazi-asmorik gabeko entitateen proiektu onenaren alorrean. METAPOSTAk diseinatutako "Pack Pyme" aplikazioarekin, enpresa eta instituzio txiki eta ertainek (udal txikiek, kirol taldeek...) METAPOSTAren bidez bidali ditzakete bere langileen nominak, bezeroen faktura elektronikoak edo bere hornitzaileen eskaerak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz eta kostuak murriztuz. Doako aplikazio honekin, bakarrik dokumentuak bidaltzeagatik ordaindu beharko da eta bidalketetan %80ko aurrezpena baimentzen du.

Enpresa eta Gizartearen Garapen Infoteknologikorako Fundetec Fundazioak gizarteak, enpresek eta instituzioek egiten duten Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) erabilpenaren azterketak, sustapenak, hedapenak eta dinamizazioak egitea du eginkizun gisa. Fundetec sarien zazpigarren edizio honetan, gizarteak eta ETE moduko enpresek egiten duten IKTen erabilpena eta Informazio Gizartearen garapena sustatzeko ekintzak aintzat hartzearen idealak mantentzen ditu fundazioak.

Guztira 16 autonomia erkidegotik etorritako 229 proiektu (horietako 10 Euskaditik) aurkeztu dira Informazio Gizartean garrantzi handiko Fundetec 2011 sarietara. Gizarte esparruan entzute handiko pertsonaz osatutako epai-mahaiak aukeratutako lau irabazleak, Madrilen, otsailaren 9an, egingo den sari banaketako zeremonian ezagutaraziko dira ("streaming" saioa jarraitu daiteke web bitartez: www.premiosfundetec.com).

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera artatzen zaitugu, 9etatik 19etara. Honako kanal hauen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan: