Menua

Ohiko galderak (FAQ)

Galdera orokorrak

  • Zer da METAPOSTA?

    METAPOSTA Interneteko kutxa gotorraren zerbitzu bat da, dokumentu interesgarriak jasotzeko eta gordetzeko aukera ematen duena.

    METAPOSTA herritarrentzat nahiz erakundeentzat dago pentsatuta; erakundeek, gainera, beren dokumentuak jaso eta gorde ditzakete, dokumentuen bidalketa seguruak egin ditzakete (kontratuak, diplomak, fakturak, nominak...) eta kontratuak sina ditzakete.

    Sistemaren oinarri nagusia dokumentuak biltegiratzea da, herritarrentzat eta enpresentzat balio handia duten dokumentuak modu seguruan eta iraunkorrean biltegiratzea, espazio pertsonal elektroniko batean. Dokumentu horiek, gainera, elektronikoki sinatuta daudenean, METAPOSTAk zaindu egiten ditu beren legezko balioa gal ez dezaten.

    Dokumentuak jasotzeaz gain, kutxa gotor horrek aukera ematen du dokumentuak ordenagailutik edo mugikorretik kargatzeko apparen bitartez.

  • METAPOSTAn alta hartu nahi dut. Zer egin behar dut?

    METAPOSTAn alta hartzeko hiru aukera dituzu:

    (1) Alta ziurtagiri digitalarekin​

    Zuzenean METAPOSTAren webgunean. METAPOSTAk onartzen dituen ziurtagiri elektronikoak hauek dira:

    • NAN elektronikoa
    • IZENPE txartela.
    • CAMERFIRMA txartela.
    • Fábrica Nacional de Moneda y Timbre (CERES)-ren txartela.
    • Osakidetza eta Euskal Herriko Unibertsitatearen txartelak korporatiboak (UPV/EUH)
    • Autoridad de Certificación de la Abogacía (ACA)-ren txartela.

    Oharra:  "Idazki Desktop" izenperen erreminta beharrezkoa da.

    (2) Alta presentzialak KZguneen bulegoetan:

    Alta hau edozein KZgunean burutu daiteke, AIZ edo NANa eramatearekin nahikoa da. Kontratua sinatzean erabiltzaile berriaren alta egiteko behar diren 2 gakoak eskuratuko dira (bata postaz bidaliko da eta bestea SMS mezu bidez).

    (3) Online bankaren bidez:

    Alta modu honetan egitea baimentzen duten entitateak Bankoa, Laboral Kutxa eta Kutxabank dira. Alta haien web gunetik egiten da, online banka aplikazio barruan. Bertan entitateak adierazten duen prozesua jarraitu beharko da.

     

  • Enpresa bat naiz eta METAPOSTAn alta hartu nahi dut. Zer egin behar dut?

    Pertsona juridiko batek sinadura elektroniko onartuaren ziurtagiria baldin badu (Izenperen txartel urdina edo Camerfirma), zuzenean METAPOSTAren webgunean har dezake alta.

    Honetaz gain, online bankaren bitartez ere egin daiteke alta (Bankoa eta Laboral Kutxa).

    Bidalketak egiteko deitu METAPOSTAri (943 000 833) edo bidali mezu bat: metaposta@metaposta.com.

  • METAPOSTAn baja eman nahi dut. Zer egin behar dut?

    METAPOSTAn baja emateko, METAPOSTA, S.A.ren egoitzan errebokazio-eskaera aurkeztu behar da, honako datu hauek bilduz:

    • Kontuaren titularraren nortasuna.
    • Baja eskatzen duenarekin harremanetan jartzeko informazioa.

    Kontu eta Zerbitzuen Jardunbideen Deklarazioan eta METAPOSTA, S.A.n ezarritako betekizunen arabera autentifikatuko da eskaera, eta autentifikatu ostean, baja emango zaio.

    Baja-eskaera autentifikatua eta errebokazioa justifikatzen duen informazio guztia erregistratu eta artxibatu egingo da.

    Errebokazioa titularra ez den beste norbaitek eskatuz gero, METAPOSTA, S.A.k baja-eskaeraren berri emango dio kontuaren titularrari, baita arrazoiaren berri ere. METAPOSTA, S.A.k ezin izango du berriz aktibatu baja emanda dagoen konturik.

    Helbidea: 

    METAPOSTA, S.A.
    Arabako Teknologia Parkea
    Albert Einstein etorbidea, 44 - E6 eraikina - Beheko solairua
    Miñano Goien - 01510 Vitoria-Gasteiz

    Emaila: lopd@metaposta.com

  • Adingabeek kontrata al dezakete METAPOSTA?

    Bai, baldin eta Nortasun Agiri baliodun bat badute eta 16 urtetik gorakoak badira.

  • Atzerritarrek kontrata al dezakete METAPOSTA?

    Bai, baldin eta nortasuna frogatzeko indarrean dagoen identifikazio baliodunen bat badute.

  • METAPOSTAn kontu bat baino gehiago izan al ditzaket?

    Ez. Pertsona fisiko edo juridiko bakoitzak METAPOSTAko kontu bakarra izan dezake.

Operatibari buruzko galderak

  • Zer gertatuko da nire dokumentuekin igorri dituen entitate atxikiaren bezero izateari uzten badiot?

    Zure postontzian entregatutako dokumentuak hortxe geratuko dira betiko, edo zuk ezabatu arte. Logikari jarraiki, eta jada ez zarenez entitatearen bezero, ez duzu haren dokumentu gehiago jasoko zure postontzian.

  • METAPOSTAk zenbateko edukiera du biltegiratzeko?

    METAPOSTAk mugarik gabeko edukiera izango du atxikitako enpresek bidalitako dokumentuak biltegiratzeko garaian. Zuk igotako dokumentuei dagokienez, gehienez ere 1GB gorde ahal izango dituzu. Haunditu nahi baduzu, mesedez deitu: 943 000 833 edo bidali mezu bat: metaposta@metaposta.com

  • Zenbat denboraz egongo dira nire dokumentuak METAPOSTAn gordeta?

    METAPOSTAko zure dokumentuak ez dira inoiz ezabatuko. Betiko biltegiratuta egongo dira, kontsultak eta gestioak egiteko.

  • Zer egin behar dut METAPOSTAko nire gakoak galtzen baditut edo beste norbaitek kentzen badizkit?

    Zure postontzian sartzeko datuak berritu ditzakezu nahi duzun guztietan. Horretarako, zure METAPOSTA kontuari lotutako posta-kontuak jardunean egon behar du eta kontu horretarako sarbidea eduki behar duzu. Sarbide-datuak berritzeko prozedura www.metaposta.com webgunetik egiten da.  “Nire postontzirako sarbidea” atalaren barnean, klik egin “Zure pasahitza ahaztu duzu” atalaren gainean eta jarraitu azaltzen diren jarraibideei.

    METAPOSTAren postontziarekin lotutako posta-konturik ez baduzu edo kontuan sartzeko daturik ez baduzu, METAPOSTAren telefono bidezko arreta-zerbitzura dei dezakezu (943 000833) edo KZgunearen bulegoren batera jo dezakezu.

     

     

  • METAPOSTAn biltegiratutako dokumentuek ba al dute lege-baliorik?

    Bai, METAPOSTAk legezko froga-balioa du, herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea aplikatzen zaien entitate guztientzat; lege hori nahitaez beste behar dute administrazio publikoek eta lege hori onartuta duten enpresa pribatu guztiek. Erabiltzaileei eta 11/2007 legea aplikatzen zaien entitateei dagokienez, METAPOSTAn gertatzen den oro legez baliozkoa da eta legezko froga edo erreferentzia gisa erabil daiteke.

Zerbitzuaren prestazioei eta kostuari buruzko galderak

  • Zenbateko kostua izango du zerbitzuak, kontratatuz gero?

    METAPOSTA zerbitzua doakoa da METAPOSTAn postontzia sortu duten pertsona fisiko edo juridiko guztientzat.

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera artatzen zaitugu, 9etatik 19etara. Honako kanal hauen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan: